Eskilarapeko Ateneoa
Etxebizitza guztiontzat
Ermua Libertarioaren logoa
Gako hitzak:
Ermua   represión   Autogestión   cultura libre   Argazkiak   libertari@   boikot   ecologismo   solidaridad   Crisis   urbanismo   No time for love   Historia   Etxebizitza   software libre   foro   Emakumea  
Sitio desarrollado con SPIP
Valid XHTML 1.0 Strict
Valid CSS!
Licencia Creative Commons
Esta obra está
bajo una licencia
de Creative Commons
.
Hasiera > Des-Informazioa > ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuen agiria
Versión para impreimir Versión imprimir | Pincha para enviar este artículo por email Enviar por email
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuen agiria
Astelehena 2009-ko urriaren 19a

Beste ezer baino lehenago, euskal gehiengo sindikala osatzen dugun ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuok gure elkartasuna helarazi nahi diegu atxilotuei eta hauen senideei. Atxiloketak egoitza sindikal batean egin izanak eta atzemandakoen artean Rafa Diez Usabiaga LABeko Idazkari Nagusi Ohia egoteak bereziki erasaten digu.

Hauxe da euskal langile guztiei adierazi nahi diegun lehen sentipena. Sentipen hori areagotu egiten du indefentsio egoerak, zeina inkomunikazio erregimenak eta legeria antiterroristak eragiten baitute; besteak beste, Nazio Batuetako giza- eskubideetako errelatoreak sarri askotan salatu izan ditu horrelako egoerak.

Euskal gehiengo sindikala osatzen dugun sindikatuok gauza bat eskatzen dugu: atxilotu guztiak berehala eta baldintzarik gabe libre utz ditzatela. Hauei jardun politikoa besterik ez zaie egozten, eta oinarrizko askatasun bat gauzatzea ez litzateke inor atxilotzeko arrazoi izan behar sistema demokratiko batean. Halaber, Alderdien Legea berehala deroga dezatela ere galdegiten dugu. Lege hori injustua da berez, baina gainera –eta hau da larriena– aukera politiko eta sozial bat desagerrarazteko ahaleginean ari dira baliatzen. Estatua benetako genozidio politiko bat ari da egiten, PPk eta PSOEk 2001eko abenduan sinatu zuten itun antiterroristaren babespean, eta horrek amaitu egin behar du.

Gure ustez, ezker abertzaleko buru politikoak atxilotzea, Baltasar Garzon epaileak urriaren 13an agindu zuen operazioan, oso egintza larria da.

Atxiloketak ulertzeko era bakarra dago, Espainiako Estatuak ideia jakin batzuk dituen hiritargoaren sektore bati parte hartze politikorako eskubidea ukatzeko jarrera politikoa alegia.

Oraingoan ere salatu egin behar dugu justizia-administrazioa helburu politikoetarako erabiltzea. Hor dago legeria berezia, eta egunero Euskal Herrian disidente politikoen aurka hartzen diren salbuespenezko erabakiak, Auzitegi Nazionalaren moduko auzitegi berezietan. Halaber, politika errepresiboa espektakulu bihurtu dute “estatu-arrazoia” indartzeko: horren adibide da komunikabideek honelako operazioetan present egoteko duten pribilegioa, inputatuek edo herritarrek operazioaren zergatiak xehetasunez ezagutu baino lehenago ere.

Kezkatuta gaude estrategia errepresibo honetan estatuko botere desberdinek hartu duten egitekoa ikusita: elkar hartuta jokatzen dute, zeinek bere esparrua errespetatu gabe eta izatez indefentsio egoerak eragiten dituztelarik. Egoera hau legitimatzerakoan espainiar botereek, gainera, komunikabideen gehiengo baten laguntza dute. Hauek, gehienbat, ez dute gatazkaren nondik norakoa azaldu eta boterea kontrolatzen; aitzitik, kontrako jarrera daukate: desinformatu, kontrolatzeko.

Euskal gehiengo sindikalak bere kezka larria adierazi nahi du, espainiar Estatuaren jardunbide antidemokratiko, autoritario eta errepresiboaren inguruan; jokabide horren baitan kokatu behar dira atxiloketa hauek. Honelako gertakariak gure inguruko herrialdeetan, beren burua demokratikotzat duten horietan, deigarri izan beharko lirateke, baina zoritxarrez ez da hala gertatzen. Espainiako Estatuak ez du onartzen errealitate nazional desberdinak daudenik; are gutxiago Euskal Herria bera. Estatuak, joan den astearteko moduko jokabideekin, berretsi egiten du euskal gizarteari eskaintzen dion irtenbide bakarra gatazka sekulako luzatzea dela; irtenbide demokratikoa emateko aukera ukatu egiten du.

Euskal gehiengo sindikala osatzen dugun erakundeok ez gaude egoera honekin etsitzeko prest, eta euskal gatazkari eman beharreko irtenbide demokratikoarekiko konpromisoa berretsi nahi dugu. Horretarako euskal langile-klase guztiari dei egiten diogu, helburu horrekiko konpromisoari eutsi diezaion.

Beraz, gaur agertu garen sei sindikatuok nazio mailako manifestazio bat deitu dugu Donostian, datorren larunbaterako, urriak 17, arratsaldeko bostetan hasita, “Askatasunaren alde,eskubide guztiak guztiontzat” lemapean; halaber, euskal gizarteari bertan parte har dezan eskatzen diogu.

Donostian, 2009ko urriaren 15ean

Erantzun honi



Gunekogora-beheretan parte har dezakezu eta zure artikuluak proposatu izena emanez. Segidan, e-posta batez bidez, gunearen eremu pribatuan sartzeko zure atzipen-kodeak ukanen dituzu. ermukoateneo@nodo50.org