Eskilarapeko Ateneoa
Etxebizitza guztiontzat
Ermua Libertarioaren logoa
Gako hitzak:
Emakumea   Ermua   solidaridad   urbanismo   ecologismo   cultura libre   represión   Etxebizitza   Autogestión   Informazioa   foro   libertari@   Berdintasuna   Crisis  
Sitio desarrollado con SPIP
Valid XHTML 1.0 Strict
Valid CSS!
Licencia Creative Commons
Esta obra está
bajo una licencia
de Creative Commons
.
Hasiera > Des-Informazioa > Zuhaitzetatik diruzalekeriari aurre egiten
Versión para impreimir Versión imprimir | Pincha para enviar este artículo por email Enviar por email
Zuhaitzetatik diruzalekeriari aurre egiten
Ostirala 2009-ko urriaren 2a

Artikulu honen bertsio guztiak: [Español] [euskara]

Astelehenetik, irailak 28, hainbat lagunek Itsasondoko Abiadura Handiko Trenaren obrak galaraztea lortu dute. Ehun urte baino gehiago dituzten pagoetara igo dira 20 metroko altueran. Hain justu, Gasteizko gobernuak proiektutik dagokion Ordizia-Itsasondoko zati horri bultzada eman nahi izan dionean, AHTren aurkariek desobedientzia zibileko ekintza honen bitartez obrak gelditu dituzte.

Construcciones Olabarri da azpiegitua erraldoi honi esker poltsikoak betetzen ari den enpresa. EAJrekin lotura estua duen enpresa honek Bilboko Pío Baroja plazan dauka bere egoitza. FCC, GIHOR y CODOSA-rekin batera, 60 milioi euro irabaziko ditu, 2 kilometrotako zati hau egiteagatik.

AHTren bultzatzaileak, jasangarritasunaz hitzeginda, mendi bateko haritz eta pagoak mozten saiatu direnean; lehenengoz, obragune bat mugagabe okupatzeko gai izan gara. Eta ez daukagu inolako asmorik hortik alde egiteko. AHTa gelditu arte pagoak bezain lotuta mantenduko gara amalurrari

AHT gelditu! Elkarlana

Erantzun honi

1 Mezua

  • 2009-ko urriaren 5a 16:54

    Arbolen mozketak eta AHTren obrak geldirazteko Itsaondoko pagoetan dirauten lagunei beren elkartasuna adierazteko, sei ekintzaile igo dira Bilboko arenalean dauden bost zuhaitzetara eguerdiko ordubatean. AHTaren aurkako pankartak zabaltzen zituzten bitartean (“Zuhaitzeak diote: atari egurre!” eta “AHTaren aurka ekintza zuzena” leloekin, besteak beste), hogei bat lagunek oihuak bota eta panfletoak banatzen zituzten. Bertan plazaratu diren hamabi ertzainek panfletoa konfiskatu dute (ikus behean). Zazpi lagun inputatu dituzte panfletoak zezkarren ustezko “injurias” zabaltzeagatik ondorengo mehatxua egin dute: protesta eximen honi babes publikoa adieraziko lukeen edonro detenituko zutela. Suhiltzaileek jeisten lagundu diete ekintzaileei arrtsaldeko lauretako baino minutu batzuk lehenago.

    Gogorarazi behar dugu ere bai Portugalete eta Durango halako beste ekintza burutu zirela, hala nola Donostiako gaurko Kilometroak jaian. Gainera, Itsasondon mozte lanek suntsitutako eremuan lau denda montatu dira.

    Mezuari erantzun



Gunekogora-beheretan parte har dezakezu eta zure artikuluak proposatu izena emanez. Segidan, e-posta batez bidez, gunearen eremu pribatuan sartzeko zure atzipen-kodeak ukanen dituzu. ermukoateneo@nodo50.org