

Maiatza globala abian da!Maiatza Globala abian da!!
Norbaitek ez badaki zertaz ari garen, bi hilabete daramatzagu M15M Bizkaian Maiatza Globalean, herritarren eta kolektiboen borroketara dedikatutako maiatz honetan, garatuko diren ekintzak koordinatzen, betiere hausnarketara eta mobilizaziora bideratuak.
Maiatza Globalean hainbat jarduera burutuko dira. Horien artean, maiatzaren 12an, 18:00etan Jesusen Bihotza Plazatik irtengo den manifestaldiaren ingurukoek esanahi berezia hartuko dute.
Gaurtik aurrera, maiatzak 7, informazio-mahaia eta topagunea egongo dira Arriaga Plazan, egunero, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 21:00etara, ideiak, esperientziak, informazioa eta abar Arriaga Plazatik pasatzen den ororekin partekatzeko. Ordutegi horren barruan, edozein unetan gertura zaitezkete bertatik.
Eta gauero, 21:00etatik aurrera, irakurketen picnic-gaualdia izango dugu. Testu interesgarriak partekatuko ditugu eta horien inguruan eztabaidatu. Irakurri duzun zerbait konpartitu nahi izango duzu, seguru!
Gainera, beste jarduera ugari dago antolatuta, eta beste batzuk ere sortuko dira. Gure egutegia gure AGENDAn kontsultatu ahal izango duzu (http://m15mbizkaia.net/agenda-2/), bai eta http://m15mbizkaia.net/materiales/ estekan ere, deskargatzeko moduan. Azken esteka honetan, gainera, maiatzaren 12ko MANIFESTAZIO GLOBALAREN KARTELAK ere deskargatu ahal izango dituzu, inprima ditzazun eta zure auzoan itsatsi. Zure lankidetza behar-beharrezkoa da herritarrek parte har dezaten.
Edozein egunetan plazara jaitsita aparte, honela ere egon zaitezke egunean:
Blogaren bidez: http://m15mbizkaia.net/
Facebooken bidez: https://www.facebook.com/M15MBizkaia
twitterren bidez: @m15mbizkaia eta #maiatzaglobala hashtag-a
e-mailean: maiatzaglobala@gmail.com
Maiatz global bat behar duzu, Maiatza Globalak behar zaitu! http://m15mbizkaia.net/2012/04/26/m...
Mezu hau zure kontaktuei bidali diezaiekezu. Inork ez dezala esan ez dela enteratu!
Maiatza Globala