Index | Palestina 2009
Actualidad
PALESTINA

Palestina

 

ISRAELEN AURKAKO BOIKOT, DESINBERTSIO ETA ZIGOR KANPAINAREN (BDZ) 5. URTEURRENA ATZO HEGOAFRIKA, GAUR PALESTINA

CSCA

cartel

2005eko uztailaren 9an Palestinako jendarte zibileko 171 erakundek osatutako koalizio batek dei egin zuen Israelen aurkako Boikot, Desinbertsio eta Zigor kanpaina (BDZ) martxan jartzeko, estatu horrek nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideen oinarri unibertsalak bete arte.
Ekimena hasi zenetik 5. urteurrena bete den honetan, Palestinako Batzorde Nazionalak (BNC) berriz dei egiten digu kanpaina Estatu espainiar osoan zabaldu, hedatu eta ezartzeko.

Nazioarteko komunitateak uko egin dio Israel bere bidegabekeriengatik eta Nazioarteko Zuzenbidearen urraketa ugariengatik gaitzesteari. Gazaren aurkako blokeo basatia eta legez kontrakoa onartzeaz gain, haren konplizea izan da; blokeoak munduko kontzentrazio-esparrurik handienetzat jo daitekeen eremuan ixten ditu herritarrak oraindik ere. 2008ko abenduan eta 2009ko urtarrilean 1.400 hildako -gehienak zibilak eta %20 inguru adingabeak- eragin zituen Gazako zerrendaren aurkako eraso orokorraren ondoren, nazioarteko komunitateak ez ditu baldintzapean jarri Israelekiko harremanak. Hori guztia Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeak onartutako Goldstone txostena gorabehera. Izan ere, txostenak Israelek Gazan egin zituen gerra krimenen zantzu argiak eta Zisjordaniako lurralde palestinar okupatuetan politika kolonialaren jarraipena antzeman zituen, eta bereziki azpimarratu zuen herritar palestinarren kanporatze sistematikoa Ekialdeko Jerusalemetik.

2009an Espainiako parlamentuak jurisdikzio unibertsalaren printzipioa ezabatu zuen bere legeditik. Jurisdikzio horrek ordura arte epaitegi espainiarrei baimena ematen zien gizateriaren aurkako krimenak epaitzeko. Horrela, ordura arte Espainiako epaitegiek Israelgo estatuko goi kargu militarrek Gazako herritar zibilen aurka eta Israelgo Barne Ministerioaren ikuskapenaz egindako gizateriaren aurkako zenbait krimenen ikerketa bideratu zuten. Israelgo gobernuaren zenbait ordezkarik jendaurrean adierazitako presioen ondoren egindako aldaketarekin, ordea, Espainiako epaitegiek Gazan herritar espainiarren aurka egindako krimenak baino ezin dituzte ikertu.

Egoera honen aurrean, jendarte zibilak Gobernuen axolagabekeriari eta konplizitateari erantzunak eta alternatibak eman behar dizkie, apartheidaren aurkako herri borrokan egin zen moduan. Horregatik sinatzaileok Palestinako Batzorde Nazionalaren deia irmoki babesten dugu eta Boikot, Desinbertsio eta Zigor kanpainarekin bat egiten dugu, Israelek Nazioarteko Zuzenbidea betetzen ez duen bitartean. Modu berean dei hau zabaldu nahi dugu ez bakarrik herri palestinarrarekin solidarioak diren erakundeen artean eta gerraren aurkako mugimenduan, jendarte zibil osoan baizik.

Dei hau zabaltzen diegu herri palestinarrarekin solidarioak diren eta gerraren aurkako mugimenduan dauden erakundeei, eta baita jendarte zibil osoari ere. 

Deia 4 arlotan zehazten da.

 

1 Boikot instituzionala

  • Gobernu espainiarrari Espainiaren eta Israelen arteko harreman militarrak gelditzeko exijitzen diogu. Harreman horien artean esportazioak, inportazioak eta enpresa-lankidetza daude, bai defentsa arloan bai segurtasunekoan.
  • Israel Kooperazio eta Garapen Ekonomirako Erakundean (KGEE) sartu izana salatzen dugu eta protesta ekintzak egingo ditugu.
  • Gure tokiko gobernuek, autonomikoek eta estatu mailakoek Israelekin duten edozein harreman mota hausteko exijitzen dugu, Israelek Nazioarteko Zuzenbidea betetzen ez duen bitartean.

2 Boikot komertziala

Enpresa hauen produktuei boikot egiteko dei egiten dugu:

  • Agrexco, Israelgo produktuen salmentaren arduradun nagusia dugu, batik bat frutak eta barazkiak; %60 okupatutako lurraldeetako kolonietatik datoz. Valentzian astean bitan itsasontzi bat porturatzen da aipatu kargamentuarekin: Estatu espainiarrean merkaturatutako esportazioen %80 da hori.
  • Eden Springs ura, Golan siriarraren lurralde okupatuan egoitza duen konpainia. Hango baliabide hidrologikoak ustiatzen ditu. Estatu espainiarrean finkatzen ari da orain.
  • H&M. H&M konpainiak denda berriak irekitzen ditu Israelen, baita ekialdeko Jerusalemen okupatutako eremuan ere. Modu honetan H&Mk bere erantzukizun korporatiboaren adierazle propioak ere urratzen ditu, bertan giza eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen baitu. Honela, konpainia Israelgo estatuak aurrera daraman legez kontrako jardunaren konplize bilakatu da.
  • Veolia Environnement. Frantziako multinazional hau nagusi da CityPass partzuergoan, Mendebaldeko Jerusalem Ekialdeko Jerusalemen dauden kolonia judu ilegalekin (Pisgat Ze'ev, French Hill, Neve Ya'akov eta Gilo) lotzen dituen tranbian alegia. Apartheidaren tranbia deitu izan zaio, palestinarren garraioa galarazten duelako.

3 Boikota kultur eta kirol arloetan

Israelgo estatuaren normalizazioaren alde garrantzitsu bat era guztietako kultur jaialdietan parte hartzea da, Israelen aurpegi gozoa ordezkatuz. Kasurik agerikoena –bitxienetakoa baita- Israel Eurovision jaialdian egotea da. Kulturaren munduko eragileei dei egiten diegu Israelgo estatuan egiten diren jaialdietan parte har ez dezaten, Israelek nazioarteko zuzenbidearekiko konpromisoak onartzen ez dituen bitartean. Eta modu berean artista israeldarrekin kontaktuan jarrito gara, Israelgo estatuaren politiketatik aldendu daitezen.

Era berean, Estatu espainarreko kirol-federazioei eskatuko diegu Israelgo estatuaren izenean kirol ekintzetan parte hartzen duten ordezkariei betoa jartzeko. Ekintza horietako batzuk argiki normalizazioaren aldekoak dira, Tel-Aviveko Maccabik Euroligan izan ohi duen parte-hartzea bezala.

4 Boikot akademikoa

Komunitate akademiko osoari dei egiten diogu kanpainak egin ditzaten Israelgo eta Estatu espainiarreko unibertsitateen arteko senidetze- eta lankidetza-loturak hauste aldera.

BDZ deialdiaren 5. urteurrenaren harian, herri palestinarraren oinarrizko eskubideekiko gure konpromisoa berresten dugu, Palestinako Batzorde Nazionalaren deia gure egiten dugu eta edozein irtenbide politikok herri palestinarraren giza eskubideak bermatu behar dituela exijitzen dugu. Eskubideok 2005eko BDZren deklarazioan bilduta daude, eta nagusiki hauek dira: okupazio eta kolonizazio israeldarraren amaiera eta errefuxiatuen itzultzeko eskubidea betetzea, 1948tik Nazio Batuen hainbat ebazpenatan biltzen den moduan.
Uztailaren 9a desobedientzia zibileko ekintzetan oinarritutako egun berezia eta Boikot, Zigor eta Desinbertsio kanpainan aro berri baten hasiera izan dadila, BDS mugimenduaren 5 urteak ospatzeko eta ahalik eta jende gehienarengana heltzeko!
Bartzelona, 2010eko uztailaren 9an
Atxikimendua adierazi duten erakundeak:

Red Solidaria Contra la Ocupación de Palestina (RESCOP)
Plataforma Aturem la Guerra
Comunidad Palestina de Canarias
Comunitat Palestina de Catalunya
Asociacion de la Comunidad Palestina en Madrid
Xarxa d'Enllaç amb Palestina
Boicot Preventiu
Intersindical Alternativa de Catalunya (IAC)
Sodepau
Revolta Global-Esquerra Anticapitalista
Komite Internazionalistak
Palestinarekin Elkartasuna
Xarxa de Solidaridad con Palestina (Valencia)
Sodepaz
En Lluita
ISM (Catalunya/Valencia)
Asoc. Alquds de Solidaridad con los Pueblos del Mundo Árabe
CSCA (Comité de Solidaridad con la Causa Árabe)
Ecologistas en Acción
Red de Jóvenes Palestinos
Taula per Palestina de Mallorca
Plataforma Solidaridad con Palestina (Sevilla)
Dones x Dones
Red estatal de Mujeres de Negro
Col·lectiu Antimilitarista de Sant Cugat (CASC)
Celrà x Palestina
Salt x Palestina
El dimoni.com
Boicotisrael.net
Asociación Paz Ahora
Red MEWANDO (Euskadi)
Castelló per Palestina
SODEPAZ-BADAMIL
ASPA. (Asociación Andaluza por la Solidaridad y la Paz)
Plataforma de Solidaridad Avila por Palestina
Comissió Universitària Catalana per Palestina (CUNCAP)
Dones de negre de Mallorca
Ateneo Republicano de Valladolid
Plataforma Solidaria con Palestina-Valladolid
IJAN-Red de Judíos Antisionistas en España
Palestina Lliure de València
Ecologistas en Acción
Mujeres por la Paz y Acción Solidaria con Palestina (Canarias)
Coordinadora de ONGD del Principado de Asturias
Comité de Solidaridad con los Pueblos-Interpueblos (Cantabria)
Plataforma de Solidaritat amb el Poble Palestí d'Eivissa
Confederació General del Treball de Catalunya (CGT)
Alliance for Freedom and Dignity
Observatori del Deute en la Globalització (ODG)
Associació Europea de Cooperació amb Palestina (ASECOP)
SCI Catalunya
Bloque por Asuries
Corriente Sindical de Izquierda (CSI)
Unidá Nacionalista Asturiana (UNA)
Paz con Dignidad
Valencia Solidaria
Comunidad Palestina Valencia
ACSUR-Las Segovias
Asociación Cultura, Paz y Solidaridad Haydée Santamaría
Socialismo XXI
Sindicato Obrero del Campo-Sindicato Andaluz de Trabajadores  (SOC-SAT)
Intersindical Valenciana
PSUC-Viu
Lluita Internacionalista
Izquierda Anticapitalista