Skip to content

HERIOTZA GEHIAGO EZ KARTZELETAN. EZ DIRA ISTRIPUAK, ERAILKETAK DIRA. No más muertes dentro de las cárceles. No son accidentes, son asesinatos.

by C.N.A. on septiembre 27th, 2014

Gaviotu

Desde Euskal Herria seguimos denunciando las muertes de compañerxs dentro de los centros de exterminio del estado, en este caso el asesinato en la cárcel de A Lama el pasado 30 de Abril del compañero Eugenio García Serrano “GAVIOTO” a sus 48 años de edad y tras 28 de ellos secuestrado en estas mazmorras.

 

Somos conscientes que no se trata de un accidente o un caso puntual ni que ha sido algo involuntario o casual ahí dentro donde se han visto involucrados trabajadores del centro sino que tenemos la certeza de que esto responde a una represalia mas por parte de la cárcel y sus perros carceleros contra nuestro amigo Eugenio en otro intento por cosificarlo y hacerle perder su identidad y su dignidad. Los 28 años de Eugenio en las cárceles se han caracterizado por su constante lucha por la dignidad y la libertad para él y para el resto de sus compañerxs lo que le ha costado infinidad de palizas, malos tratos, vejaciones, dispersión, clasificación en régimen FIES, incomunicación…pero que nunca consiguieron acabar con él, hasta ahora. Solo hay que observar la cantidad de denuncias y quejas que aparecen en su expediente o mirar como a participado en cada una de las campañas contra las cárceles y su sistema (fin del FIES, excarcelación de presxs enfermxs, denuncias de torturas y malos tratos…) en la cárcel de A Lama particularmente donde no paró de denunciar cada una de las prácticas abusivas a las que los carceleros tenían a los presxs sometidxs.

 

Gavioto no es el primero ni el último en una larguísima lista de compañerxs asesinados a manos de quienes tan solo deberían haberlo custodiado durante su condena y todo esto se lleva a cabo en el más absoluto silencio y con la mayor impunidad para sus responsables. Desde carceleros, médicos, psicólogos, o cualquier trabajador de dentro de las prisiones que de forma más directa les agreden, les dejan sin asistencia medica real o justifican lo sucedido con inverosímiles informes firmados por especialistas, hasta la complicidad de los juzgados de vigilancia penitenciaria, los juzgados de guardia e incluso la dirección general de instituciones penitenciarias que nada más lejos de velar por la seguridad de los presxs miran a otro lado, dificultan las investigaciones exigidas por parte de amigos y familiares o incluso justifican los sucedido con el fácil pretextos de mantener la seguridad del centro, parece ser a costa de lo que sea, incluso de vidas. Todo estos frentes que se abren en este muy bien formado entramado tiene como objetivo callar lo sucedido, no manchar el nombre de una institución legal y democrática que mantiene a sus espaldas la muerte de cientos de personas año tras año y seguir enriqueciéndose con una empresa en la que la materia prima está viva y no se agota.

 

Por esto queremos romper su silencio impuesto y denunciar lo que durante tantos años ha ido acabando con la vida de muchxs compañerxs presxs, porque Gavioto al igual que tantos otros no murió de una sobredosis de pastillas como nos dicen en su versión oficial sino que fue una víctima más de un sistema penitenciario cruel que favorece el aislamiento, la dispersión, las palizas y abusos, el aniquilamiento psicológico y físico de las personas presas… lejos de su falsa publicidad de reinserción y rehabilitación no nos callaremos y seguiremos denunciándolo dentro y fuera de sus prisiones hasta conseguir tirar todos su ladrillos, porque la cárcel nunca volverá mejor a las personas sino más ricos a sus verdugos.

HERIOTZA GEHIAGO EZ KARTZELETAN.

EZ DIRA ISTRIPUAK, ERAILKETAK DIRA.

Euskal Herritik salatzen jarraitzen dugu estatu espainoleko suntsitze-zuloetan preso dauden kideen heriotzak; kasu honetan, Eugenio García Serrano “GAVIOTO” kidearen erailketa salatu nahi dugu. Eugenio joan den apirilaren 30ean hil zen, A Lamako kartzelan, 48 urte zituela, horietatik 28 urte ziegetan bahituta eman ondoren. Badakigu ez dela izan istripua edo kasu isolatua, ezta nahigabekoa edo ustekabekoa ere: kartzelako langileak egon dira tartean, ziur gaude horretaz, gure lagun Eugenioren kontrako errepresalia izan da, espetxearen eta bertako txakur kartzeleroen eskutik, bere nortasuna eta duintasuna galarazi eta gauzatzat hartzeko beste saiakera batean.

Eugeniok kartzeletan emandako 28 urteetan, etengabeko borroka gauzatu izan du bere eta bere kideen duintasuna eta askatasuna defendatzen, eta, ondorioz, ezin konta ahalako eraso jaso ditu: jipoiak, tratu txarrak, irainak, dispertsioa, FIES erregimenean sailkatzea, inkomunikazioa… baina sekula ezin izan zuten deuseztatu; orain arte. Ikusi besterik ez dago zenbat salaketa eta kexa agertzen diren bere espedientean, edota zenbat aldiz hartu izan duen parte kartzelen eta haien sistemaren kontrako kanpaina guztietan (FIES erregimena amaitzeko, preso gaixotuak askatzeko, torturak eta tratu txarrak salatzeko…), batez ere A Lamako kartzelan.

Han, etengabe salatu izan zituen kartzeleroek presoekiko darabiltzaten abusuzko praktika guztiak. Presoek zigorra bete bitartean zaintza-lanak bakarrik egin beharko lituzketen horien eskuetan, Gavioto ez da ez lehenbiziko ez azkenengo eraildakoa; arras luzea da zerrenda, eta heriotza horien guztien aurrean erabateko isiltasuna eta are inpunitate handiagoa dute instituzioaren arduradunek: hor sartzen dira bai zuzenean erasotzen dutenak, hau da, kartzeleroak, medikuak, psikologoak edota espetxe barruko edozein langile, alegia, laguntza mediko errealik gabe uzten dutenak edota espezialistek sinaturiko txostenen bitartez gertaera sinesgaitzak justifikatzen dituztenak; bai horren guztiaren konplizeak, hau da, espetxe-zaintzako epaitegiak, guardiako epaitegiak eta, halaber, Espetxeetako Zuzendaritza Nagusia, zeinak, presoen segurtasuna zaindu beharrean, ezikusiarena egiten baitu, lagun nahiz familiek eskatutako ikerketak oztopatzen baititu eta, are gehiago, gertatutakoak justifikatzen baititu espetxeko segurtasuna babesteko aitzakia errazaren hegalpean, dirudienez edozeren kontura, baita bizitzen gainetik ere.

Sare gotor horretan hedatzen diren fronte horien guztien helburua da gertaerak isilaraztea, instituzio legal eta demokratiko baten izena ez zikintzea (bere ardurapean, urtez urte, ehunka pertsonen heriotza pilatuz doana) eta, halaber, aberasten jarraitzea kartzela deritzon enpresa horrekin, zeinaren lehengaia bizirik baitago, eta agorrezina baita. Horregatik nahi dugu apurtu haiek inposatutako isiltasuna, horregatik nahi dugu salatu hainbeste urtetan zehar horrenbeste kide preso akabatu dituen egitura. Gavioto, beste asko bezala, ez baitzen hil droga-gaindosi baten ondorioz, bertsio ofizialak sinestarazi nahi duen moduan; espetxe-sistema anker horren biktima baizik: haren babesean gertatzen dira isolamendua, dispertsioa, jipoiak eta abusuak, presoen suntsitze psikologiko zein fisikoa…

Predikatzen duen gizarteratze eta errehabilitazioaren publizitate faltsutik urrun, ez gara isilduko, eta salatzen jarraituko dugu, beren kartzelen barrutik zein kanpotik, harik eta haien adreilu guztiak botatzea lortu arte; kartzelak ez baitu sekula lortuko pertsonak hobetzea, baizik eta bere borreroak aberastea.

From → Documentación

No comments yet

Leave a Reply

Note: XHTML is allowed. Your email address will never be published.

Subscribe to this comment feed via RSS