Nor gara?

Asteartea 2004-ko urriaren 12a Egilea Círculo La Puebla

2004ko urriaren 12an, Indigenen Erresistentzia Egunaren ospakizunean, “La Puebla” elkarte bolivartarra sortu zen, Euskal Herrian bizi diren bolivartarren taldea.

Gure elkartea euskaldunek, venezuelarrek eta Venezuelako Iraultza Bolivartarra babestu nahi duten beste kide batzuek osatzen dute.

“La Puebla” izena Bolibar puebla edo herritik datorkio, Bizkaiko udalerri txiki horren izenetik. Simón Bolívar askatzailearen arbasoak, sei belaunaldi lehenagoko kideak, udalerri horretakoak ziren. Simón de Bolívar “Zaharrak” Bolibarretik Hego Amerikara emigratu zuen XVI. mendearen erdialdera. Santo Domingotik pasa ondoren, Simón “Zaharra” Caracasen geratu zen, eta familiaren zuhaitz genealogikoa Venezuelan sortu zuen. Udalerri horri La Puebla esaten diote herritarrek, eta horregatik erabaki genuen izen hori erabiltzea herri euskalduna eta venezuelarra anaitzeko ikur gisa.


Ataria | Kontaktua | Gunearen mapa | | Bisitariak : 6 / 12003

Gunearen bizitzaren jarraipena egin eu  Seguir la vida del sitio El Círculo   ?

SPIPekin eraiki gunea 3.0.15 + AHUNTSIC

Creative Commons License