BARNE SAILAREN 2008ko AURREKONTUAREN ANALISIA |
*Castellano | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Aurrekontuaren eztabaida hasi aurretik, Barne Sailak 629.499.000 zituen bere aurrekontu egitasmoan, 2007ko aurrekontu egitasmoaren aldean, %7,3ko igoera. Eztabaida bukatu eta gero, Barne Sailaren aurrekontua 637.749.000 da (eztabaidan 8.300.000 handitu da), 2007koaren aldean %7,8ko igoera. Aldaketa nabarmen bat Egitura eta Laguntzaren barruan dauden transferentziak eta ohiko dirulaguntzak atalean emandakoa da, 1.734.700 izatetik 2.984.700ra igo baita; hau da, 1.250.000 (egitasmoan baino %72 gehiago) ziur asko terrorismoaren biktimei eskainita. Hurrengo aldaketa Ertzaintza zerbitzuan egitarauaren barruan ikusi dugu, hain zuzen ere, Funtzionamendu gastuen atalean, 144.633.400etik 145.383.400ra igo baita (750.000). Hirugarren aldaketa eta azkena, Hauteskunde prozesuak atalaren barruan den transferentziak eta ohiko gastuei dirulaguntzak azpiatalak 0tik 6.300.000ra igo da. Igoera hori ohikoa da aurrekontuen eztabaidan alderdiei dirulaguntzak atalean sartzen baita, eta aurten, %8,62ko igoera izan du. ERTZAINTZAREN SOLDATAK Ertzaintzaren ordainsariak: 281.349.049 %+7,40 Ertzaintza XXI txandaren ordainsariak: 1.921.892 Ertzaingaien XXI eta XXII txanden ordainsariak: 894.073 Ertzaintzaren gizarte kotizazioak: 82.427.875 %+6,55 XXI txandaren gizarte kotizazioak:193.378 XXII txandaren gizarte kotizazioak: 59.197 XXI txandaren gizarte segurantza: 530.442 Pentsioetako sistema osagarrietarako ekarpenak: 5.957.899 %+46,79 Guztira ertzaintzaren soldatak: 373.333.805 %+5,93
Berriz ere, ertzainen soldaten igoera nabarmena azpimarratu behar da. Nahiz eta atalaren igoerak %5,93 baino ez adierazi, ez da gehiago igo azken txandak soldata-gastua txikitu egin duelako; izan ere, XXI txandak 120 ertzain ditu, eta ez XX txandak zituen 370 hautagai. Baina igoera kalkulatzeko ertzainen soldata eta Pentsioak osatzeko sistema (ordaintzeko beste modu bat) baino ez baditugu aintzat hartzen, igoera %8koa da. EAEko soldaten batez besteko igoeratik oso gora. Horrek esan nahi du gizarte kotizazioak kontuan hartu gabe, 2008an 8.000 ertzainen batez besteko soldata ia-ia 36.000 dela (hau da, lehengo 6 milioi pezeta) eta 2.387 euroko igoera izan dutela. Eta hori kontuan hartu gabe urtero Eusko Jaurlaritzak ebazpen bidez onartzen duen aurrekontutik kanpoko kopurua, gehigarriak ordaintzeko konpentsazio fondoak, betiere, "ohiko jardunaldiaz kanpoko orduak eta maila goragoko lanak egitea ordaintzeko, eta baita terrorismoaren aurka lanean diharduten ertzainei ordaintzeko". Gehitutako diru kopuru hori bost milioi euro da gutxi gorabehera. 2007rako, hain zuzen ere, apirilaren hiruko EHAAk esaten zuenez, Barne Sailak 4.808.100 euroko mailegu bat ezarri zuen "ohiko lanaren planifikaziotik kanpo egindako zerbitzu bereziak ordaintzeko". Aurrekontuen agiriek aipatzen duten ertzain kopurua 8.000 polizia da, ondoko banaketaren arabera: Oinarrizko maila (Agentea, 1. Mailako agentea): 7.096 Inspekzio maila ( ofiziala, ofizialondokoa): 691 Ejekuzio maila (komisario, komisariondokoa): 153 Goi mailakoa (intendentea eta intendentearen gainekoa): 18 Fakultatiboak eta teknikoak: 42 Ertzain izateko talde berriei dagokienez, XX txandako 370 ertzaingaietatik 319 praktiketako funtzionarioak dira. Baina, "hutsune" hori betetzeko 2007an XXI txandarako zehaztutako 50 ertzainak, 120 ikasle bihurtu dira. Eta era berean, XXII txandak 100 lanpostu izango ditu, eta gainera, zehazten du "handitu ahal dela". TELEKOMUNIKAZIOAK ETA INFORMATIKA BALIABIDEAK
Aurrekontuen memoriak aipatzen duenez, 2008rako helburuak ondoko hauek dira: Barne Sailari/Ertzaintzari behar dituen komunikazio eta informatika baliabideak eman, edozein gertaeraren aurrean eperik laburrenean bere kudeaketa eragingarria eta kalitatezkoa izan dadin. Sistemek dituzten azpiegiturak hobetu: a) Helikopteroek bidaltzen dituzten irudiak jaso eta bidaltzeko komunikazio sistema berritu. b) Barne Sailaren menpeko diren zerbitzuei oinarria ematen dieten Lurralde arteko irrati loturak berritu. c) Ordenagailu nagusiaren Babes Zentroa instalatu eta indarrean jarri. Irrati mugikor digitalaren azpiegitura zabaldu. Irrati mugikorrerako sarearen ibilgailu/erabiltzaileen irrati komunikaziorako tresnak eguneratu. Ertzaintzaren gertaeren kudeaketarako sistemaren berrikuntza hasi. Barne Sailaren telefoniaren sistema berritu eta modernizatu. I fasea. Segurtasunerako Sailburuordetzaren barruan diren Zuzendaritzen Kudeaketa kontrolaren aplikazioa handitu. Hatz-markak ezagutzeko sistema handitu eta eguneratu. Zuntz optikoaren sarea handitu Segurtasunerako Sailburuordetzaren informazio sistema osatzen duten aplikazioen eta hau jasaten duten lanabesen mantentzea. Komunikaziorako instalazioak eta bere ekipamendua prebentziorako zein konponketarako mantendu.
Atal honetan bi atal dira deigarri: Batetik Informatika aplikazioak eskuratzea atalak izan duen igoera (%75 baino gehiago), eta bestetik, horri lotuta, Barne Sailaren informazio prozesuetarako ekipoen polizia gastuaren kontzeptuak (hau da, larrialdiak, trafikoa, hauteskundeak eta polizia helburua ez duten beste programa batzuk sartu gabe) kontzeptu honen pean EAEn egiten den gastu guztiaren %47 dela. Badirudi Eusko Jaurlaritzak erabiltzen dituen informatika teknologiek gizarte kontrola dutela helburu nagusi. ERAIKUNTZAK ETA LURRAK
Gezurra badirudi ere, Barne Sailak jarraitzen du komisari eta ertzain etxe berriak egiten. 2008an, Sailaren memoriaren arabera, Getxon komisaria berria egiten hasiko dira, eta aldi berean, Getxon bertan, portuan hain zuzen ere, Itsasorako unitatearen egoitza egingo dute. Aurten milioi bat euro baino ez dutenez aurreikusi, pentsatzekoa da hurrengo urteotan kopuru horiek asko handituko direla. Hala eta guztiz ere, eta aurrekontuetan agertzen diren kopuruak aintzat hartuta, Deustuko ertzain etxeak jasoko du dirutzarik handiena, eraikuntzako inbertsioen %71. Legebiltzarrean aurrekontuak azaltzean, Balzak egindako adierazpenen arabera: " 2008an Segurtasunerako Sailburuordetzaren barruan diren eraikinetan irisgarritasun legedia beteko dugu. Getxoko ertzain etxearen erabateko berrikuntzari ekingo diogu eta Bilboko ertzain etxearen berritzeari. Bertan larrialdietarako beste irteera bat egin behar dugu eta kanpoko aparkaleku bat ( ). Eta aipatzekoa da sutearen kontrako legedia betetzeko Arkauteko eraikinetan egingo ditugun obrak". SEGURTASUNERAKO MATERIALA ETA EKIPOAK ESKURATZEA 2008rako aurrekontua, atal honetan, milioi bat euro da, hau da, 2007ko aurrekontuaren aldean %4,76ko jaitsiera. Nahiz eta atal honetan, armamentua, borrak, ezkutuak, kaskoak eta segurtasunerako beste material batzuk sartu, Ertzaintza ez da kontzeptu horren truke dirua gastatzen duen sail bakarra. Gezurra badirudi ere, Ogasun eta Administrazio Publikorako Sailaren Baliabide Orokorretarako Zuzendaritzak 400.000 euroko aurrekontua du. Eta ez soilik Sail horrek, baita beste batzuek ere, adibidez: Lehendakaritzak 58.000 euro ditu eta Justizia, Lana eta Seguritate Soziala Sailak ere 25.000 euro. Zaila da ulertzen zertarako behar dituzten kopuru horiek azken sail hauek. Horrez gain, Larrialdietarako programan beste 3.310 euro dituzte. BIDAIENGATIKO KALTE ORDAINAK 2008an atal honek 8.228.770 euroko aurrekontua du, 2007koaren aldean %34,92ko igoera. Harrigarria dirudi, baina harrigarriagoa jakitea sail guztien artean atal honetan EAEko aurrekontuetan gastatzen den guztiaren %57,36 polizia gastuak jasotzen duela. Gainera Barne Sailean %34,92 igo da, eta gainontzeko sailetan %1 baino ez. GARBITASUN ETA HIGIENE GASTUAK
Askotan sartu izan dugu atal honen azterketa gure txostenetan, deigarria iruditzen baitzaigu Barne Sailak honetan xahutzen duena (1.500 milioi pezeta). Are gehiago, kontuan hartuta garbitasunerako erabiltzen den EAEko aurrekontu osoaren laurdena dela eta aintzat hartuta Eusko Jaurlaritzak dituen eraikin guztiak. Balza sailburuak Legebiltzarrean atal hau azaltzean ondokoa esan zuen: "Aipagarria da, bere kopurua aintzat hartuta, Segurtasunerako Sailburuordetzaren ardurapean diren ertzain etxeen eta bestelako eraikinen mantentzea eta garbiketa." Legebiltzarreko bertaratze horretan bertan Carlos Urquijo PPko ordezkariak ondoko hau esan zuen atal horren gainean: "Deigarria iruditu zait, era berean, Ertzaintzan, 23811 azpiatalean, Garbiketa eta Higienean, 7.300.000 euro agertzea, oso kopuru handia iruditzen zaidalako". Eta zeren ingurukoa zen atal hori galdetu zuen. Ondoren Balzak ondokoa erantzun zion: "Garbiketa eta higieneari dagokienez, hain kopuru handia komisaria guztien mantentzeari egiten dio aipua, eta zurekin bat nator esatean handia dela, baino hori da ateratzen dena". Ondoren Jon Etxebarria Barne Saileko Baliabide Orokorretarako Zuzendariak, aurrekontuak azaltzean, zerbait gehiago aipatu zuen: "Metro koadro asko dira garbitzeko. Gutxi gorabeherako ideia bat egin dezazun, garbitzeko azalera 220.000 metro koadro dira gutxi gorabehera. Horri gehitu, adibidez, goitik beherako garbiketa, kristalak eta bestelakoak; izan ere, izugarria da garbitu beharreko azalera. Gainera, oso banatuta daude, eta, horrez gain, 24 ordutan prest dauden zerbitzuak dira. Beraz, ahalegin berezia eskatzen dute, ezta? Kopuru handia da, benetan, baina asko da garbitu beharrekoa". Azken batean ez Balzak, ezta Baliabide Orokorretarako zuzendariak ere, ez dute argitasun handirik ematen. Eta zenbat eta azalpen gehiago eman nahi, orduan eta arrotzagoa egiten zaigu kopuru hau. EZKUTUKO GASTUAK Kopuru hauek, 1999tik gertatzen den bezala, oso esanguratsuak dira (1.154.544 euro), baina dituzten baldintza bereziak direla eta, ez dakigu zertan erabiltzen diren zehazki. GARRAIORAKO ELEMENTUAK ETA MATERIALAK
Sailaren aurrekontuen azalpenaren arabera, "2008ko aurrekontuen bidez, Ertzaintzaren ibilgailuen modernizazioa lortzeko beharrezko garraio baliabideak eskuratuko dira". Eta aurrekontuak azaltzean, Balzak aipatu zuen lehenengo adierazpena ondokoa izan zen: "Gainera, Ertzaintzaren ibilgailuak berritu nahi ditugu zati handi batean, batez ere, ibilgailu berriak errenta bidez hartuta". Eta aipamen horiek, bete-betean, aurreko urtean esandako berberak dira, hain zuzen ere, azaldu zuenean ibilgailuen mailegurako 3.750.000 euro xahutuko zituztela, 2006ko aurrekontuaren aldean %87,5eko igoera. Gainera, 2007rako 3.750.000 zirena (gastua erabat handituz), 2008an 7.409.798 euro bihurtu dira. Eta Balzaren ustez, horrek ez du aparteko azalpenik merezi. Are gehiago, aintzat hartuta kopuru horiek ez direla izugarri handitzen diren bakarrak, argi baitago konponketak eta mantentzeak atalak eta erosketak atalak aurreko urteko halako bi direla. Lehenengo azalpenaren ondoren eta legebiltzarreko taldeei erantzunez (erabat harrituta handitze horiekin), Balzak aipatu zuen igoera horren zati bat presoen garraiorako 10 ibilgailuren errenta bidezko eskuratzeari zegokiola, baina aurrekontuak ondo begiratuz gero, ikusiko dugu horretan 187.200 baino ez zituztela aldez aurretik jarri. Eskerrak ondoren Baliabide Orokorretarako Zuzendariak haratago joanda, zehazten duen 511 ezkutuko ibilgailu errentan hartu dituztela. Eta gainera, argitze lanak egiteko 59 ibilgailu eta noranahiko 100 ibilgailu baino gehiago hartuko dituztela. Eta eskuratze atalean beharrezkoak diren, baina kilometro gutxiago egiten dituzten ibilgailuak daudela, km gutxi eginda ez baitu merezi errentan hartzea. Baina, Balzak bezala, 2007ko gastuak azaltzeko egin zituzten moduko azalpenak dira, bertan esan baitzuten 486 ezkutuko ibilgailu errentan hartzeko zela eta beste zati bat atxilotuak garraiatzeko ibilgailuak. Baina nabardura handi bat dago: 2007an 2008an xahutuko denaren erdia jarri zuten aurrekontuetan. Eskuratze atalari dagokionez, Baliabide Orokorrerako Zuzendariak zioenez, 2007ko 1.500 milioiak helikoptero bat eskuratzeko lehenengo zatia zen, beraz, suposatzen dugu 2008an dauden hiru milioiak horretan gastatuko direla. Baina larriena ez da hori. Garraio baliabideetan xahutuko dena ez da 2008an bukatuko, 2009 eta ondorengo urteetarako dirutza handia aginduta dago eta.
Hau da, 2008an badituzte 39 milioi eurotik gora aginduta garraio baliabideetarako hurrengo urteetan gastatzeko. Baina, seguru asko kopuru horiek handitu egingo dira, izan ere, urteroko aurrekontuetan aurreko urteetan aldez aurretik agindutako kopuruak handitu egiten dira. Gauzak horrela, adibidez, 2007ko aurrekontuetan agindutako maileguak ezkutuko ibilgailuetan gastatzeko 2009-2011 epean 9 milioi euro ziren, baina honezkero 10,77 milioi dira. Baina garbi dago garraio baliabideetan 2007 eta 2008ko aurrekontuetan jarritakoa batzen badugu (8.043.221 eta 15.212.898 hurrenez hurren) eta horri hurrengo urteetarako agindutakoa gehitu (39,05 milioi) 60 milioitik gorako kopurua izango dugula (62,3 milioi; ia-ia 10.400 milioi pezeta). Milioi horiek guztiak Barne Sailaren ibilgailuak eskuratzeko baino ez. Gainera, 2008an Eusko Jaurlaritzak ibilgailuetan gastatuko duen aurrekontu guztiaren %90 hartuko du. Eskerrak ibilgailu gehienak ez diren erosten, Barne Sailaren arabera errenta sistema bidez hartuta merkeagoa baita. Antzeko zerbait gertatzen da Konponketak eta ibilgailuen mantentzea ataletan 2007koaren aldean bikoiztu egiten baita, eta jadanik 3.562.000 euro beharko du. SEGURTASUN PRIBATUA 2008 urterako zainketa, bizkartzain-lanak eta segurtasuna kontratatzeari dagozkion partidak honako hauek dira:
Aurrekontuak aurkezteko orduan Balzak egindako agerraldian, honakoa esan zuen: 61.776.000 euro aurreikusi ditugu segurtasun enpresek eskainitako bizkartzain-lanetarako zerbitzuak ordaintzeko. 60 milioi euro pertsonen segurtasunerako eta gainontzekoa, segurtasun pribatu horren barruko kopurua, alderdi politiko eta sindikatuetako eraikinak eta gure eraikinak, hala nola terrorismoak mehatxatutako beste erakundeak babesteko. Ondoren, 2007 urteko aurrekontuen aurkezpenean erabilitako paragrafo bat erantsi zuen: Gainera, ETAk mehatxatutako pertsonak babesteak segurtasun publikoan gastu handiagoa dakar, ez segurtasun pribatua kontratatzeagatik, baizik eta Ertzaintzak eskaintzen duen segurtasun publikoko zerbitzuaren gastua handitzeagatik. Zehatz-mehatz, 8.2000.000 euro aurreikusi ditugu zenbait gastu ordaintzeko, besteak beste, eskoltarako ibilgailuen alokairua, segurtasunaren inguruan polizia zerbitzuak egiteko ertzainek eskainitako aparteko orduak, eta abar. Geroago, legebiltzarreko taldeek egindako galderei erantzunez, eskolta lanetan diharduten ertzainen kopurua 500 ingurukoa dela argitu zuen. Atal honi dagokionez, aipatu behar da, Eusko Jaurlaritzak, Barne Sailak esandakoaz gain, beste 7.737.290 euro dituela aurrekontuan segurtasun zerbitzu pribatuak kontratatzeko. Deigarria da oso Erandioko Segurtasun Ertzain-etxe Nagusiari eskainitako diru kopuruan emandako igoera handia (19 aldiz baino gehiago handitu da). Gainera, Segurtasun atalaren barruan dagoen "Bestelakoak" atalak 2008 urterako 150.000 euro izateaz gain, 2009 eta 2010 urteetarako, urteko 1,5 milioi euroko konpromiso-mailegu bat dauka. Bestetik, Pertsonen Segurtasuna partida ere 2009 urtean handitu egingo omen da, 65 milioi euroko mailegu bat hitzartuta baitauka. TERRORISMOAREN BIKTIMAK Barne Saileko aurrekontuetako atal honen inguruan honako partida hauek daude:
Atal horri, Balza Sailburuak nahiz legebiltzarreko taldeek arreta handia eskaini zioten aurrekontuaren aurkezpenean. Horren bidez jakin badakigu 1.244.679 euroko partida honakoari emango diotela: eraso terroristek eragindako kalteak berdintzeari, hain zuzen. Gainera, partida handitu daiteke; izan ere, benetako zenbatekoa beharrek eskatzen dutenak zehaztuko du, gertatuko diren erasoen arabera eta berdindu beharreko kalteen arabera.Era berean, terrorismoaren biktimei laguntza emateko elkarteentzako partidak izandako hazkunde handia argitu egiten dute: auzitegi nazionalerako bidaietan biktimei laguntzeak eta laguntza psikologikoak zein juridikoak eragindako gastuei aurre egin diezaiegun, eta, bestetik, gure erkidegotik kanpo inskribaturik dauden biktimen elkarteak diru laguntzak eskuratzeko aukera izan dezaten, betiere ekintza terrorista Euskadin pairatu zuten pertsonen aldeko lana eta arduraren arabera. Geroago, taldeen galderei erantzutean, biktimen arteko topaketa eta aitortza-jardunaldietarako beste 400.000 euroko partidak honako helburua duela aipatu zuten : ez dugu nahi aurten Bilbon, Euskalduna Jauregian, egindako terrorismoaren biktimen aldeko aitortza eta memoriaren aldeko ekitaldia isolatua izan dadin, urteroko ekitaldia izan dadin nahi dugu.ARKAUTEKO ERTZAINTZAREN AKADEMIA 2008 urterako 16.905.000 euroko aurrekontua du; hau da, 355.000 euro gehiago. 2008 urterako helburu nagusiak, Akademiaren memoriaren arabera, honakoak dira: - XX txandaren praktikak garatu. 319 Praktiketan dauden funtzionario kopurua - Ertzaintzaren XXI txandako praktikak eta prestakuntza-ikastaroa garatu. 120 Ikasle kopurua. - Ertzaintzaren XXI txandako hautatze-prozesua. 100 Postu kopurua (handitu daiteke). Aipatzekoa da, halaber, Benetako Inbertsioen atalak hazkunde handia izan duela 2007 urtearen aldean; izan ere, aurrekontua 1.328.000 eurotik 2.050.000 eurora pasatu da, hau da, %54ko hazkundea. Aurrekontuen arabera, horrelakoa gertatu da txaletetan egin beharreko lanengatik (630.000 euro) eta suteak itzaltzeko sistema bat erosteagatik (850.000 euro). INSTALAZIO TEKNIKOAK
Aurrekontuetan agertzen diren datuen arabera, azalpen honetan diru gehien ematen dizkieten diru partidak honako hauek dira: - TETRA sarearen mantenua. - Zentro guztietako segurtasun sistema integralaren mantenu prebentiboa eta asistentzia teknikoa (2.300.000 euro eta %71,61eko igoera). - Tiro jaurtiketarako galerien zainketa. - Barne Saileko telekomunikazio sarearen mantenua. ZENBAIT PARTIDA BITXI - Psikiatria-zentroek eskainitako zerbitzuak. 2008 urterako aurrekontua 482.899 eurotara igo da; hau da, partida horrek %42,33ko hazkundea izan du. - Langileentzako epe luzerako maileguak. Balzak Legebiltzarreko agerraldian esandakoaren arabera, partida horrek ertzainek etxebizitza lor dezaten maileguak eskaintzeko xedea du, gehienez 10 urtean itzultzeko baldintzarekin. Aipatutako partidak 6.447.400 euro ditu 2008 urterako, hau da, Eusko Jaurlaritzak langileentzako maileguetan gastatzen duenaren erdia baino gehiago. 2008ko Estatuko gastu militarrari emandakoa 2008ko estatuko gastu militarra: 25.066,87 milioi euro. Polizia nazionalari eta Segurtasunerako Estatu Idazkaritzari dagokien dirua kenduko dugu, hau da, 3.765,9 milioi euro, eta 21.300,97 euroko gastua izango dugu (kendu ditugu gero EAEko polizia gastua gehituko diogulako). Estatuko Gastu Militarrari dagokion Zorraren interesari (1.904,00 milioi euro) %15 kendu behar diogu, hain zuzen ere, Estatuko Gastu Militarraren barruan Polizia gastuak eta Estatu Idazkariak hartzen duten zatia. Horrek beste 285,98 milioi euro kentzea eragingo du, eta horrela izango dugun kopurua 21.014,99 milioi euro izango da. Kopuru horri Kupoaren %6,24 ezartzea baino ez zaigu falta. Horrela jakingo dugu zein den EAEk Estatuko Gastu Militarraren truke 2008an ordainduko duena: 1.311,34 milioi euro, 108,33 milioi euro gehiago 2007 urtearen aldean, hau da; %9ko igoera. EAEko polizia gastua 2008an EAEko polizia gastua zenbatekoa den jakiteko lehenengo eta behin EAEko Zor publikoaren zein ehuneko dagokion Barne Sailari zehaztu behar dugu. Horretarako EAEko aurrekontu osoaren (Zorra kenduta) zein ehuneko dagokion Barne Sailari jakin behar dugu. Barne Sailaren aurrekontua 637.749.000 euro denez eta EAEko aurrekontua (9.939.662.000) ken Zor publikoa (267.045.000) 9.672.617.000 euro denez, Barne Sailaren aurrekontua osoaren %6,59 da. Zorraren %6,59 kalkulatuta (17.598.266) eta Barne Sailaren aurrekontua gehitua, 2008rako EAEko Polizia Gastua izango dugu: 655.347.266 euro. 2007koaren aldean, %8,82ko igoera, hau da, 53.116.186 euro gehiago. 2008ko EAEko Gastu Militar osoa Estatuko Gastu Militarrari ordaindu beharrekoa: 1.311,34 milioi EAEko Polizia Gastua: 655,35 milioi 2008ko Gastu Militar osoa: 1.966,69 milioi Horrek 2007koaren aldean %8,94ko igoera dakar, hau da, 161,45 milioi gehiago. Egunero 5,39 milioi euroko gastua Pertsona bakoitzeko gastu militarra GASTEIZKOAK (TALDE ANTIMILITARISTAK) |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||