Contra los cortes de suministro de agua

Ur publikoaren defentsan!

EGUNA: Martxoak 22, asteartea. ORDUA: 10:30. TOKIA: Plaza Biribila, Bilbo.

”Uraren munduko eguna” dela-eta, ekimen bat egingo da. Ekimenak “Ur Publikoaren Defentsan” plataforma aurkezteko balioko du. Plataforma uraren kudeaketa publikoa exijitzeko sortu da eta ura Bizkaiko pertsona eta familien beharrak asetzeko kudea dadin, jendartearen ondasun gisa.

Horrez gain, Ur Partzuergoak txirotutako familiei ur-horniketan aplikatzen dizkien mozketak edo kontu-bahiketak ere salatuko dira.

Zehazki eta Ur Partzuergoak berak emandako datuen arabera, 2014ko urtarrilaren 1etaik 2015eko azaroaren 25era arte 1.838 ur-mozketa egin ditu Partzuergoak; horietatik 1.130 etxeetako hornikuntzari dagozkionak dira, beste horrenbeste familiei egindakoak.

DEIALDIA EGITEN DUEN TALDEA: Ur Publikoaren Defentsan

Iniciativa en el “Día Mundial del Agua” que servirá para presentar la plataforma “Ur Pubikoaren Defentsan” constituida para exigir una gestión pública del agua y que sea gestionada como bien social que satisfaga las necesidades de la personas y familias vizcaínas.

Además, se denunciará los cortes del suministro de agua, o el embargo de cuentas, que aplica el Consorcio de Aguas a las familias empobrecidas.

En concreto, y según datos facilitados por el Consorcio de Aguas, desde el 1 de enero de 2014 hasta el 25 de noviembre de 2015 se han efectuado 1.838 cortes de agua; de los que 1.130 corresponden a suministros domiciliarios, de otras tantas familias.

GRUPO CONVOCANTE: Ur Publikoaren Defentsan


PRENTSA KOMUNIKATUA

Gaur, martxoak 22, Uraren Munduko Egunean, “Ur Publikoaren Defentsan” plataformako kideok Bilboko Plaza Biribileko iturriko uretan murgilduko gara, txirotutako familiei egiten ari zaizkien ur-mozketak eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren iluntasuna salatzeko eta ura jendartearen ondasuntzat hartua izan dadila eta pertsonen beharrak asetzeko jendarte-ondasun bezala, eta ez kudeaketan sartuta dauden enpresentzako diru-etekin iturri bezala, kudea dadila exigitzeko.

UR POBREZIAREN AURKA: UR HORNIKETA MOZKETEI EZ!!!
2014ko urtarrilaren 1etik 2015eko azaroaren 26ra artea, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, berak emandako datuen arabera, 1.838 ur hornidura-mozketa egin izan ditu, horietatik 1.130 etxebizitzei eginiko hornidura-mozketak izan dira. Partzuergoa %60an dago pribatizatuta, ezinbestekoa den ondasun honen kudeaketarako beharrezko diren zerbitzu asko azpikontratatuta baitaude enpresa pribatuen bidez, besteak beste, horniduraren mozketa eta diru-bilketa betearazlea besteak beste. Horrez gain, Ur Partzuergoaren zerbitzu-araudian ez da jasotzen ur edangarria eskuratzeko oinarrizko eskubidearekiko begirunerik; kudeaketa iluna da defenditzen dituen benetako interesak estaltzen dituena.
Egoera honi gehitu egin behar diogu, Partzuergoak gero eta langile gehiago azpikontratatzen dituela eta hainbat enpresa publiko tartekatu dituela zerbitzuaren kudeaketa egiteko, enpresa hauentzako lanean diharduten langile asko ere azpikontratatuta daudelarik. Honek guztiak ilundu egiten du ur-hornikuntzaren zerbitzuaren kudeaketa eta diru-iturri izugarri bihurtzen du herritarrekiko ur-horniduraren bidez aberasten ari diren enpresentzat. Eta hori ez da zilegia.

URAREN KUDEAKETA PUBLIKOA
Kudeaketa Publiko Parte-hartzailea exigitzen dugu, irabazi asmorik gabekoa, interes orokorreko zerbitzu gisa, ura ez delako salerosketa gaia, ondasun erkidea baizik eta oinarrizko eskubidea, bizitzarentzako funtsezko gaia izateaz gain. Ur-txirotasunari benetako konponbide eraginkorrak eskaintzeko behar diren lege-aldaketak eta araudi-garapenak ere exigitzen ditugu. Funtsezkoa da ur-horniketa ordaindu ezin duten familiei etxeko ur-horniketa moztea debekatzea, bai eta, ordaintzen ez den kasuan, pertsonako eta eguneko gutxienez 60 eta 100 litro arteko horniketa ziurtatzea ere, NBEak ur edangarriarekiko ezarri duen eskubidea bermatzeko.

BERTA CÁCERES GOGOAN
Lencatarren lider indigena, feminista eta ingurumenaren aldeko ekintzaile hau erail egin zuten martxoaren 3an, tiroka, Hondurasen, bere borroka nekaezinagatik, 40 proiektu hidroelektrikoren eta meategien dozenaka proiekturen aurka eta lurraldea jende indigenak, lurraldearen jabe legitimoak, berreskuratzearen alde. Halaber, Gustavo Castrori ere gure elkartasun guztia adierazi nahi diogu, gaur egun Hondurasen atxikita dagoelarik. Bere auzia irregulartasunez eta gisa eskubideen bortxaketez zipriztindu dute. Gustavo Berta Cáceresen erailketaren lekuko izan da eta biktima ere, bera ere erailtzen saiatu zirelako.

 

Facebooktwitterredditpinterestlinkedintumblrmail